Madrilean gozatzen
Kaixo lagunak,
Pasa den asteburuan, nire familiarekin Madrilera nire urtebetetzea ospatzera joan nintzen. Nire familiarekin bidaiatzea asko gustatzen zait.
Larunbatean, Harry Potter erakusketa ikustera joan ginen. Harry Potter filmeak gustatzen zaizkit eta gehien gustatzen zaidan pertsonaia Hermione da: azkarra, ausarta eta ederra delako!
Igandean, Madriletik paseatu genuen eta bi museotara joan ginen: Reina Sofía eta El Prado. Biak oso garrantzitsuak dira koadro oso politak dauzkatelako. Reina Sofía Museoko gehien gustatu zitzaidan koadroa "El Guernica" izan zen: oso haundia eta beltza eta zuria da. Jende asko zegoen ikusten.
Badakizue nork eta zergatik margotu zuen?
Eta nire ustez, El Prado Museoko koadro ederrena "El Jardín de las delicias" da: bere koloretsuagatik, arrosa, berdea,... zelaia bezala... El Bosco-k margotu zuen.
Beno, zuei nire bidaia gustatzea espero dut.
Ezagutzen dituzue Harry Potter-en filmak?
Ezagutzen dituzue koadro hauek?
Musuak. Aiooo!